Canon LBP122dw Руководство пользователя онлайн [28/108] 980663

Превью страниц Страница 28 / 108
Canon LBP122dw Руководство пользователя онлайн [28/108] 980663
Ez konektatu korronte kablea etenik gabeko
elikatze-iturri batera. Argindarraren hutsegitea
gertatzen bada, funtzionamendu okerra edo
hutsegitea gerta daiteke.
Ez konektatu korronte-kablea ordenagailu baten
korronte-hargune osagarrira.
Lur-konexioa daukan ihes etengailu baten bidez
konektatutako korronte-hargune bat erabiltzea
gomendatzen dugu.
Zarata elektrikoak makinak ez funtzionatzea edo
datuak galtzea eragin dezake.
Korronte-kablea deskonektatu ondoren, itxaron
gutxienez 5 segundo berriro konektatu aurretik.
Onartutako tartea gainditzen duen tentsio jaitsierak
makinaren eta konektatutako ordenagailuen
funtzionamendu okerra edo datuak galtzea eragin
dezake.
Energia hornidurari buruzko informazioa lortzeko,
jarri harremanetan zure elektrizitate hornitzailearekin
edo tokiko elektrizitate kontratistarekin.
Manipulatzea
ABISUA
Errespetatu beti honako hau
Oker maneiatzeak sua, deskarga elektrikoa edo erredurak
sor ditzake.
Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko usaina
botatzen badu, gehiegizko kea edo beroa botatzen
badu edo elementuren bat kaltetuta badago,
deskonektatu berehala makina korronte-hargunetik
eta jarri harremanetan zure saltzailearekin edo
zerbitzu-ordezkariarekin.
Makina hau ez desmuntatu edo eraldatu.
Kokatu makinaren korronte-kablea eta bestelako
kableak, baita makina barruko engranajeak eta pieza
elektrikoak haurren eskura egon ez daitezen.
Ez jarri bitxiak edo metalezko beste objektu batzuk
edo likidoz betetako ontziak makinaren gainean.
Ez erabili aerosol sukoiak makinaren ondoan.
Makina hau mugitzerakoan, itzali beti etengailuarekin,
deskonektatu makina korronte-hargunetik, eta gero
deskonektatu korronte-kablea eta interfaze kableak.
Makina korronte-hargune batera konektatuta dagoen
bitartean USB kablea konektatu edo deskonektatzerakoan,
ez ukitu konektoreko metalezko zatia.
Ez konektatu onartu gabeko produktuak makina
honen ataketara (korronte-hargunea, konektore
atakak, etab.).
Makinaren garbiketa eta mantentzea
Garbiketa behar bezala ez egiteak makinaren
funtzionamendu okerra, sua, deskarga elektrikoa edo
elektrizitate estatikoa sor ditzake.
Makina aldizka garbitu behar da.
Garbitu aurretik, itzali beti makina eta deskonektatu
korronte-hargunetik.
Deskonektatu entxufea aldizka eta garbitu makina
zapi lehor batekin hautsa eta zikinkeria kentzeko.
Garbitu makina urez bustitako eta ondo xukatutako
zapi batekin. Ez erabili alkoholik, bentzenorik,
disolbatzailerik edo bestelako substantzia sukoirik,
eta ez erabili sukalde-paper edo paperezko zapirik.
Egiaztatu aldizka makinak berotzen, herdoiltzen,
koskatzen, marratzen edo pitzatzen ez dela.
Taupada-markagailuaren erabiltzaileak
Makina honek eta toner-kartutxoek magnetismo eta
ultrasoinu uhin baxuak igortzen dituzte. Taupada-
markagailua erabiltzen baduzu eta anomaliarik sentitzen
baduzu, mantendu makinatik aldenduta eta kontsultatu
zure medikuari.
KONTUZ
Errespetatu beti honako hau
Hori egin ezean, lesioak, hutsegiteak edo paper-
trabatzeak sor daitezke.
Ez jarri objektu astunak makinaren gainean.
Kontuz ibili ireki eta ixten diren elementuak
erabiltzen dituzunean eskuak ez harrapatzeko.
Arrabolak eta beste pieza mugigarriak eskuetatik,
arropa solteetatik, zintzilik dauden tresnak eta
abarretatik urrun egon behar dira, azken hauek
haietan korapilatu ez daitezen.
Kontu izan papera hornitzerakoan edo paper-
trabatzeak kentzerakoan paperarekin edo makinaren
elementuekin eskuak edo hatzak ez mozteko.
Ez jarri makina inpaktu edo kolpe gogorren
eraginpean.
Ez erabili gehiegizko indarrik makinaren ateak,
estalkiak edo tiraderak, etab. Irekitzerakoan eta
ixterakoan.
Ez itzali makina inprimatzen ari den bitartean.
Ez ireki edo itxi estalkirik, eta ez paperik kendu edo
gehitu makina martxan dagoen bitartean.
Ez sartu eskuak makina barruan guztiz beharrezkoa
izan ezean.
Makina mugitu edo berriro instalatzeko, jarraitu
Erabiltzailearen gidaliburuan jasotako argibideak
Aurretik instalatutako makina mugitzerakoan edo berriro
instalatzerakoan, jarraitu Erabiltzailearen gidaliburuko
argibideak.
Ez sartu eskua makinan paper tiraderak kentzen
diren bitartean (paper tiraderak instalatuta dituzten
makinetan bakarrik)
Hori egiteak lesioak sor ditzake.
Ez ukitu tenperatura altua edo goi-tentsioa
daukaten osagaiak
Hori eginez gero, erredurak edo bestelako zauriak sor
daitezke.
Ez ukitu eskuliburuan zehaztutakoak ez diren
makinaren beste elementurik.
Erabili eta berehala, makinaren barrualdea eta
papera kanporatzeko zirrikituak bero daude eta ez
dira ukitu behar.
Inprimatutako papera beroa egon daiteke etengabe
inprimatzean eta kontu handiz manipulatu behar da.
Araua / erregulazioa
Produktuaren izena
Salmenta-eskualde batzuetan, produktu hau beheko
parentesi artean () ageri diren izenekin erregistratuta
egon daiteke, tokiko segurtasun-arauen arabera.
LBP122dw (F813800)
Wireless LAN Regulatory Information
Regulatory information for users in Russia
Подтверждение соответствия Минкомсвязи России:
Декларация соответствия № Д-МДРД-5398 от
28.05.2018 года, действительна до 28.05.2024 года,
зарегистрирована в Федеральном агентстве связи
07.06.2018
EB Zuzentarauen bateragarritasun
elektromagnetiko (BEM) baldintzak
Ekipamendu honek EB Zuzentarauaren BEMak lortzeko
ezinbesteko baldintzak betetzen ditu. Produktu honek 230
V, 50 Hzko sarrera nominala batekin EB Zuzentarauaren
BEMak betetzen dituela adierazten dugu, nahiz eta
produktuaren sarrera nominala 220-240 V, 50/60 Hz izan.
EB Zuzentarauaren BEM baldintza teknikoak betetzeko,
beharrezkoa da blindatutako kableak erabiltzea.
Ekipo Elektriko eta Elektronikoen
Hondakinei (WEEE) eta Bateriei
buruzko EBko Zuzentarauak
WEEE eta Bateria Zuzentarauei buruzko informazioa
Erabiltzailearen gidaliburua azken bertsioan (HTML
eskuliburua) eskuragarri dago, Canon webgunean
(https://oip.manual.canon/) ikus daitekeena.
RE Zuzentaraua
(Europako irrati ekipamenduetarako bakarrik)
RE Adostasun Adierazpena
English (EN) Hereby, Canon Inc. declares that this
equipment is in compliance with Directive 2014/53/EU.
The full text of the EU declaration of conformity is
available at the following internet address:
http://www.canon-europe.com/ce-documentation
Wireless LAN Specifications
Frequency band(s):2401-2483MHz
Maximum radio-frequency power:16.51 dBm
ABISUA
Errespetatu laserrarekin lotutako neurri hauek
Makinatik ihes egiten duten laser izpiekiko zuzeneko
begi esposizioa kaltegarria izan daiteke begientzat.
Ez ireki inoiz makina honen eskuliburuko
argibideetan adierazitakoak ez diren estalkiak.
Inoiz ez erabili eskuliburuan zehaztutakoak ez diren
kontrolak, doikuntzak edo funtzionamendu
prozedurak; bestela, erradiazio esposizio arriskutsua
eragin dezake.
GARRANTZITSUA
Produktu hau 1. mailako laser produktu gisa
baieztatuta dago IEC 60825-1:2014 eta EN
60825-1:2014 arauetan definitutakoaren arabera.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
28
En
Fr
De
It
Es
Ca
Eu
Pt
El
Da
Nl
No
Sv
Fi
Ru
Uk
Lv
Lt
Et
Pl
Cs
Sk
Sl
Hr
Hu
Ro
Bg
Tr
Ar
Fa