Canon LBP122dw Руководство пользователя онлайн [29/108] 980663

Превью страниц Страница 29 / 108
Canon LBP122dw Руководство пользователя онлайн [29/108] 980663
Laserrak kaltegarriak izan daitezke gizakientzat. Makina
hau laser izpiak blokeatzen dituen estalkiekin eta
kanpoko karkasaz hornituta dago, beraz, ez dago ohiko
erabileran laser izpiak makinatik ihes egiteko arriskurik.
Laserraren inguruko segurtasun neurria
Eranskina
Produktu-erabilerari eta
irudien erabilerari buruzko
legezko mugak
Zure produktuaren erabilerari eta
irudien erabilerari buruzko legezko
mugak
Baliteke dokumentu batzuk eskaneatzeko, inprimatzeko
edo beste edozein modutan erreproduzitzeko zure
produktuaren erabilera lege bidez debekatuta egotea,
eta zure produktuarekin eskaneatutako, inprimatutako
edo beste modu batean erreproduzitutako irudi horiek
erabiltzeak erantzukizuna kriminala eta/edo zibilak sor
ditzake. Ondoren dokumentu horien zerrenda ez sakona
aurkezten da. Zerrenda hau gida gisa soilik pentsatuta
dago. Zure produktua dokumentu jakin bat
eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste modu batera
erreproduzitzeko, eta/edo eskaneatutako, inprimatutako
edo bestela erreproduzitutako irudien erabilera
legezkotasunaz ziur ez bazaude, lehenik eta behin zure
aholkulariari kontsultatu beharko zenioke.
• Diru-papera
Bidaiarien txekeak
• Diru-igorpenak
Janari kartilak
Gordailu ziurtagiriak
• Pasaporteak
Posta-zigiluak (erabilitakoak zein erabili gabekoak)
Immigrazio paperak
Bereizgarriak edo intsigniak
Zerga-zigiluak (erabilitakoak zein erabili gabekoak)
Zerbitzu selektiboak edo igorpenak
Bonuak edo bestelako zor ziurtagiriak
Gobernuko agentziek emandako txekeak edo
igorpenak
Akzio ziurtagiriak
Ibilgailu motordunen lizentziak eta jabetza
ziurtagiriak
Copyrightdun lanak/Egile eskubideen jabearen
baimenik gabeko artelanak
Kontsumigarriak
ABISUA
Errespetatu kontsumigarriak manipulatzerakoan
honako neurri hauek
Oker maneiatzeak erredurak edo suteak sor ditzake.
Ez bota toner-kartutxoak gar irekietara.
Ez gorde toner-kartutxoak edo papera gar irekiak
dauden tokietan.
Toner bat nahigabe isuri edo barreiatzen baduzu,
garbitu toner partikulak arretaz edo garbitu zapi
heze batekin horien arnasketa ekidituz. Ez erabili
ohiko xurgagailua isuritako tonerra garbitzeko.
Hauts-leherketaren aurkako babesak dituzten
modeloak soilik erabili behar dira.
KONTUZ
Errespetatu kontsumigarriak manipulatzerakoan
honako neurri hauek
Oker maneiatzeak erredurak sor ditzake edo
osasunarentzat kaltegarria izan daiteke. Tonerra irentsi
edo zure begietan edo ahoan sartzen bada, joan
berehala medikuarengana.
Mantendu tonerra eta bestelako kontsumigarriak
ume txikien eskumenetik kanpo.
Ez desmuntatu toner kartutxoak edo bestelako
kontsumigarriak.
Toner-kartutxo batetik tonerrak ihes egiten badu,
kontuz tonerra ez irensteko edo zure larruazalarekin
kontaktu zuzena izan ez dezan. Tonerrak
larruazalarekin kontaktuan jartzen bada, garbitu
xaboiarekin eta ur hotzarekin. Garbitu ondoren
narritadurak bere horretan jarraitzen badu,
kontsultatu berehala medikuari.
GARRANTZITSUA
Paper-trabatzeak kentzean, edo tonerra edo beste
kontsumigarriak ordezkatzea bezalako lanak egiten
dituzunean, kontuz tonerra eskuetan edo arropetan
ez erortzeko.
Tonerra arropa edo eskuekin kontaktuan jartzen
bada, garbitu berehala kaltetutako eremua ur
hotzarekin. Ur beroarekin garbitzeak tonerra finkatu
dezake eta behin betiko orbanak sor ditzake.
Eskuliburu honi buruz
Markak
QR Code DENSO WAVE INCORPORATED enpresaren
marka komertziala da.
Dokumentu honetan ageri diren marka eta produktu
izen guztiak marka erregistratu edo dagozkien
jabeen marka komertzialak dira.
Erantzukizunen ezezpena
Dokumentu honetako informazioa aldez aurretik
jakinarazi gabe alda daiteke.
CANON INC.-EK EZ DU ESKULIBURU HONEN
INGURUKO BERMERIK EMATEN, ESPRESUKI ZEIN
INPLIZITUKI, DOKUMENTU HONETAN EMANDAKOAK
SALBU, MUGARIK GABE, MERKATARITZA,
KOMERTZIALIZAZIO, ERABILERA ZEHATZ BATERAKO
EGOKITASUNA ETA PATENTE ESKUBIDEAK EZ
HAUSTEAREN INGURUAN. CANON INC. EZ DA KALTE
ZUZEN, INTZIDENTAL EDO ONDORIOZKO KALTEREN
ARDURADUN IZANGO, EDOZEIN MOTAKOAK DIRELA
ERE, EZTA ESKULIBURU HONEN ERABILERATIK
ERATORRITAKO GALERA EDO GASTUENGATIK ERE.
Ezin baduzu gidaliburua PDF formatuan ikusi,
deskargatu Adobe Acrobat Reader programa Adobe
Systems webgunetik (https://get.adobe.com/reader/).
Copyright
Debekatuta dago dokumentu honen edukia baimenik
gabe erreproduzitzea, osorik zein edozein zati.
Hirugarrenen softwarea
Canon produktu honek (“PRODUKTUA”) hirugarrenen
software-moduluak ditu. Software-modulu horiek
erabiltzea eta banatzea, software-modulu horiek
eguneratzeak barne (guztia batera, "SOFTWAREA"), (1) -
(9) lizentzia-baldintzen mende daude.
(1) Tartean diren herrialdeen esportazioak kontrolatzeko
edozein arau, murrizketa edo araudi beteko duzula
onartzen duzu, baldin eta PRODUKTU hau,
SOFTWAREA barne, edozein herrialdeetara bidaltzen,
transferitzen edo esportatzen bada.
(2) SOFTWAREAREN eskubide-jabeek dute
SOFTWAREAREN inguruko edozein titulu, jabetza
edo jabetza intelektualaren eskubide. Hemen
berariaz adierazi ezean, SOFTWAREAREN eskubideak
dituztenek ez dizute inolako lizentziarik edo
eskubiderik, espliziturik edo inpliziturik, jakinarazten
edo ematen, SOFTWAREAREN eskubideak dituzten
jabetza intelektualari dagokionean.
(3) PRODUKTUAREKIN erabiltzeko soilik erabili behar
duzu SOFTWAREA.
(4) Ez diozu SOFTWAREA hirugarrenei esleituko, salduko,
banatuko edo transferituko, aldez aurretik
SOFTWAREAREN eskubideak dituztenen idatzizko
onespena izan gabe.
(5) Aurrekoari kalterik egin gabe, SOFTWAREA egoera
hauetan soilik transferi dezakezu: (a)
PRODUKTUAREN eskubideak guztiak eta eskubide
eta betebehar guztiak transferitzen zaion horri
esleitzen dizkiozunean eta (b) transferitzen diozun
horrek baldintza horiek guztiak betetzea onartzen
duenean.
(6) Ez duzu SOFTWAREAREN kodea deskonpilatu,
alderantzizko ingeniaritzarik egin, desmihiztatu edo
beste era batera kodea murriztu behar, gizakiak
irakurtzeko modukoa eginez.
(7) Ez duzu SOFTWAREA aldatuko, itzuliko, alokatuko,
errentan emango edo mailegatuko, ezta
SOFTWAREAN oinarritutako lan deribaturik sortuko
ere.
(8) Ez duzu baimenik SOFTWAREA PRODUKTUTIK
kentzeko edo haren kopiak egiteko.
(9) Ez zaizu ematen SOFTWAREAREN gizakiak irakurtzeko
modukoa den zatia (iturriko kodea) lizentziarik.
Aurreko (1)-(9) puntuei kalterik egin gabe, PRODUKTUAK
hirugarrenen software-moduluak ditu, haien lizentzia-
baldintzak barne, eta software-modulu horiek beste
lizentzia-baldintza horien mende daude.
Kontsultatu PRODUKTUAREN gidaliburuaren eranskinean
deskribatutako hirugarrenen software moduluen lizentziaren
baldintzak. Eskuliburua https://oip.manual.canon/.
Produktua erabiliz, lizentzia-baldintza aplikagarri guztiak
onartu dituzula usteko da. Lizentzia-baldintza horiekin
ados ez bazaude, jarri harremanetan zerbitzu-
ordezkariekin.
V_220426
29
En
Fr
De
It
Es
Ca
Eu
Pt
El
Da
Nl
No
Sv
Fi
Ru
Uk
Lv
Lt
Et
Pl
Cs
Sk
Sl
Hr
Hu
Ro
Bg
Tr
Ar
Fa